XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andre Terexak ikusi ondoren, ezagutu zuben gai onetakoa izan zitekiela, eta esan ziyon geldi zedilla.

Andre Terexak, saritu zuben andre Inaxi bere eginde onagatik, eta ezkerrak elkarri emanaz diesoldu ziran berriro elkar ikusi arte.

Luisacho, lotzaren mendean zeguen guztiz, ezer etzekiyela esateko; bañan nola zan ikas nai aundikua, arretaz jarraiturik echekoandriaren agintza guztiyai, irichi zan bere naierako jakite osora.

Naiera, eta arreta aundiz artzen diran egindeakiñ, lotzari kentzen zaizka indarrak, egiyakiñ gezurrari bezela, eta irixten da bat jakitez, opa duben mallara.

Luisacho gerora izan zan guztiz azkarra langille umilltsua, eta ona.

Egun guchiyan egin zan, bere ontasunezko umilltasunakiñ, echekoandriakika borondatiaren jabe, non, andik illabete batzuetara, biyotzak bidiak idiki, eta maitasunera sarturik, ezkontzeratu zan echeko galayarekiñ, bizitzeko zoriontasun aundi pakesko eder gozuan.

Astu gabe zeukan Luisachok, andre Inaxik egiñ ziyon mesede bidez irichi zala, bizi malla eder goitsu artara; eta nola baitan gure biziera gora-beera aundiyetakua, gertatu zan andre Inaxi-ren senarra, eta semea, gaiso, egun guchiyan egonik, illtzia.

Luisachok ill berri au jakitera irichi zanian, senarrari adierazi ziyon guztiz xamurkiro, zor aundiya ziyola emakume gaixo ari, zeñari ordaindu nai ziyon ordaintzen zalla zerizkiyon mesede aztezkor ura.

Senarrak beriela gurasuai adierazi ziyen Luisacho-ren naiera, eta erabaki zuten, osakiñ eta elizkisunetako ordaintzak beren diruz egiñik, beren arrimora bizitzez ekartzia.

Orra Luisachok nola ordaiñdu ziyon, esan dan mesede berdin gabeko zerizkiyon ura.

Egin eder onek jakiñ arazten digu, izan bear degula, onak, eta langille umilltsuak, lurdi ontan zoriyontsu bizi nai badegu, bearrean arkitzen danari lagunduaz.